ACOVI-GKEren HELBURUAK

  • Vitoria-Gasteizko Udalerriak gaur egun dituen Kontzejuen eskubideen eta interesen defentsan eta ordezkaritzan jardutea, eta etorkizunean eratu daitezkeenetan ere bai, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen Bosgarren Xedapen Gehigarriaren babesean.

 

  • Udalerria baino eremu murritzagoa duten kontzeju eta tokiko erakundeen nortasunaren, izaeraren eta irudi instituzionalaren sustapena eta defentsa, baita kontzejuek parte-hartzen duten kontzejuz gaineko ohiturazko erakundeena ere.  Horretarako, jendearentzako arreta-bulego bat dago, Administrazio Batzordeetako presidenteei zerbitzu zabal bat eskaintzeko xedez, adibidez, kudeaketa administratiboa, diru-laguntzetarako izapideak betetzea, ALHAOko eta EHAAko informazioa eta gai interesgarriak eta kontzejuetako ordenantzen inguruko argitalpenak.
  • Kontzejuei laguntza ematea, maila administratiboan Administrazio Batzordeko legezko ordezkariek eginiko lanaren inguruko aholkularitza eta erraztasunak eskainiz.  Horretarako, jendearentzako arreta-bulego bat dago, Administrazio Batzordeetako presidenteei zerbitzu zabal bat eskaintzeko xedez, adibidez, kudeaketa administratiboa, diru-laguntzetarako izapideak betetzea, ALHAOko eta EHAAko informazioa, gai interesgarriak eta kontzejuetako ordenantzen inguruko argitalpenak.

 

  • Vitoria-Gasteizko Udalerriaren Landa Eremurako jarduera soziokulturalen sustapena.

 

  • Udalerriko Gizarte Zentroetan garatutako kultura- eta kirol-jarduera desberdinak kudeatzeko programa bat, familia-antzerkiaren izapideak egin eta kudeatzea, herriko jaiak antolatzea, eskulan-tailerretako urteko erakusketa egitea, kontzejuen arteko ekitaldien hedapena, EMACOVIri sostengua ematea kontzejuetako bizimodu soziopolitikoan emakumeen talde aktibo bat garatzeko.

 

  • Vitoria-Gasteizko Udalerriaren Kontzejuentzat interes komuneko gaien zentralizazioa. Elkartea Kontzeju guztien ongiaren jagole izango da, baina ez du berariazko Kontzejuren baten ordezkaritzarik hartuko, eta Kontzeju bakoitza izango da bere ordezkari.  Horretarako, ACOVI-GKE arduratzen da hainbat instituzioren eta Kontzejuen arteko bilera informatiboak antolatzeaz, eta bertara joaten dira teknikariak eta kargu politikoak gaia aztertzeko. GKEk Kontzejuak bere egoitzan bilerara deitzen ditu biziraupenerako garrantzitsu diren gaien inguruan berri emateko, eta kontzejuek eztabaidatzeko lekua da hori, kontzeju bakoitzak duen problematika azaltzeko.

 

  • Elorriagako Batzarreko Kapareen Batzarrak zuen espiritua berreskuratzea, haien jarduerari segituz eta ondarea kontserbatuz; xede horretarako egiten dira kontzejuen ondarea mantentzeko subentzioen izapideak, eta sustatzen da kontzejuetako erabilerak eta ohiturak mantentzea eta hedatzea ere, adibidez, mendien, erroten, bolalekuen, lur komunalen eta abarren ondarea.